2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

San José abestiak

Aste honetan San José astea ospatu dugu, ekintza desberdinak egin ditugu eta primeran pasatu dugu. Noski, ezin dugu ahaztu abestiak gurekin egon direla. Batez ere bi berezi hauek. Hemen uzten dizkizuet etxean abestu nahi baduzue.

https://soundcloud.com/ainhoa-arroyo/hubo-un-hombre

https://soundcloud.com/ainhoa-arroyo/alai-gaitezen-denok


Pasa den astean, San Jose bat egin genuen informatika gelan, Paint erabiliz. Gero andereño Ainhoak imprimatu zituen eta pasiloan kokatu ditu gaur goizean. Klase guztiek jarri dituzte, A, B eta C-koek. Oso dibertigarriak geratu gara, primeran!!! Guille, Iñaki, Erika eta Ander E

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Antzerkia klasean

Hizkuntzan, komiki bat irakurri genuen eta komiki horretatik antzerki bat egin genuen klase guztia eta oso dibertigarria izan zen. Antzerkiko pertsonaiak Saioa, Kerman, Kermanen aita, Saioaren ama eta narratzailea ziren eta gu mozorratu ginen. Antzerkia oso ondo egin genuen eta gure lagunek ere bai. Antzerkiaren izenburua da "Tripako minez". Hemen daude argazki batzuk:

Ana, Sofía eta Alba



2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Ander eta musika

MUSIKA ASKO GUSTATZEN ZAIT

Niri musika asko gustatzen zait. Txikitan, erradioan entzuten eta nire gurasoek ipintzen zizkidaten abestiak abesten eta dantzatzen nuen.

Orain dela hiru urte, eskolako koroan hasi nintzen. Korora Mireiarekin, Sofiarekin, Anarekin, Albarekin eta Erikarekin joaten naiz. Koroan oso ondo pasatzen dugu. Natividadek, andereñoak, tontakeriak egiten ditu barre egiteko. Urtean behin kontzertu bat egiten dugu ikastetxean.

Beste aldetik, pianoa jotzen dut. Otsailan konkurso batera joango naiz eta abesti hau prestatzen ari naiz.




2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Gure deskribapenak

Kaixo lagunok! Azken asteetan nola egiten diren deskribapenak landu egin dugu. Lehenengoz, deskribapen bat egiteko urratsak ikasi ditugu eta lantzeko ariketa batzuk ere egin ditugu. Gero, andereño eta maisu batzuen deskribapenak egin ditugu, oso dibertigarriak geratu zaizkigu. Azkenik, geure buruaren deskribapenak egin ditugu, eta garbira pasatu ondoren... hemen dauzkazue.

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Diegoren Halloween eguna

Ingeleseko eskolan nire arreba, nire lagunak eta ni mozorratu ginen Halloween egunean. Ni eskeletoz mozorratu nintzen. Gero truko- trato egitera joan ginen eta dendetan litxarreriak eman zizkiguten. Oso ondo pasatu genuen nire lagunekin.


 


2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Domund-i buruzko hitzaldia

Pasa den asteazkenean Javi, Paularen aita bere lana azaltzeko etorri zen. Ikusi genuen txiroek ez daukatela arropa eta dirua.
Gainera, txiro batzuek eskola oso urrun zeukaten. Beste batzuek ez zeukaten janaririk eta animaliak hil egin behar zituzten jateko.
Konturatu gara txiroek jan behar dutela janari guztia nahiz eta ez gustatu. Horregatik guk ezin dugu janaria zakarrontzira bota.

Peio García, Asier Porras eta Natalia González

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Matematikak lantzeko

Badakizue gure blogean Matematika arlo bat daukagula eskuinaldean. Beste orrialde batzuk, zuek etxean lantzeko "lapurtu" dizkiot ondoko klasearen blogari. Horregatik, Ana Perezi eskerrak eman behar dizkiogu eskegitzeagatik oso baliogarriak diren orrialde hauek. Mila esker!!!

Sute- simulazioa

Tutoritzan aste honetan, sua badago zer egin behar dugun birpasatu dugu.

  • Lasai egon behar dugu
  • Lehioak itxi behar ditugu
  • Argia itzali behar dugu
  • Ilada ondo egin eta zenbakiz
  • Ezin dugu gauzak hartu
  • Klasetik irten ondoren atea itxi
  • Ezin dugu igogailua erabili
  • Lagunei lagundu
  • Patioan ondo egin ilada
Lucía, Naia, Haizea, Daniela eta Andrea




2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

Pertsonen ahotsak

Gaur musikan nola deitzen diren ahotsak ikusi dugu. Ahotsak deitzen dira:

  • Emakumeak: soprano, mezzosoprano eta kontralto
  • Gizonak: tenorra, baritono eta baxua
Gero bideo batean zegoen neska bat oso ondo abesten, soprano bat da eta Tolosakoa da, Ainhoa Arteta. Bigarren bideoan egon da neska bat bost grabazio egiten, eta gero denak elkartu ditu eta oso abesti polita geratu da.

Marta, Unai eta Daniela







2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

Erikaren oporrak

Ni Erika naiz eta oporretan Murtziara joan nintzen lagunekin.

Murtziatik gero Madrilera joan ginen nire lehengusina han bizi delako. Madrilen igerilekura joan nitzen nire lehengusuarekin eta oso ondo pasatu genuen.

 


2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Zenbat gustatzen zaigun abestea!!!!!



Musikan abesti bat ikasi dugu. "Bonjour, egun on" deitzen da eta hizkuntza desberdinetako agurrak irakasten dizkigute. 

Oso dibertigarria izan da eta onso ondo egin dugu guztiok.

Maite, Peio D eta Andrea


Danielen oporrak

EGUN BAT LORO PARKEAN 

Tenerife uhartean zoo bateen izena Loro parkea da. Bere izena da hori, animalia gehienak loroak direlako. Gorilak, tximinoak, zigiluak, tigreak, pinguinoak, eta hartz inurrijale bat ere daude. 

Arrainontzian arraina asko daude. Urte honetan medusa erakusketa ipini dute. Zigilu, loro, izurde eta hiltzaile baleekin ikuskizunak egiten dituzte.

Niri gehien gustatu zaizkidan animaliak reptileak izan dira. Azkenean gure janari- hondarrak botatzen ditugu karparen putzura, eta karpa guztiak joaten dira azkar-azkar janaria jateko.