2014(e)ko abenduaren 29(a), astelehena

Biderketa taulak. Gure hurrengo helburua. 2. kapitulua


Bai. badakit oporretan gaudela baina agian zuetariko batzuk ikasita dituzue taula batzuk .

Joku honen bidez jakingo duzue nola ibiltzen zareten taulekin.

Biderketak 2


Eta ez ahaztu beste joku hau zuentzako ezaguna dena. Honek ere biderketak ditu eta! Yuhuuuu


2014(e)ko abenduaren 24(a), asteazkena

Zatoz ikustera 3Ako umeen errealitatea

Gabonetako kanpainako leloa izan da "Zatoz ikustera umeen errealitatea".
Aste hauetan klaseko umeak ikastetxetik argazkiak egitera joan dira, hauek aukeratu dute zer atera nahi izan duten eta hemen dago emaitza.


2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata


Zelako jokua topatu dudanan interneten. hasi naiz jolasten eta ezin dut utzi! Probatu nahi duzue?

Ea arinak zareten!

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Gabon zoriontsuak 3A-ren partez


Pasa den astean prestatu genuen musika- tresnekin Oilarrak kanta- kantari abestia. Denok musika- tresnak jotzen ditugu: triangeluak, krotaloak, klabeak, txinatar kutxak, kaskabiloak, marakak eta pandereta. Bi klasetan egon gara eta umeei abestu diegu. Primeran pasatu dugu.

Gabon zoriontsuak!!!



2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

Biderketa taulak. Gure hurrengo hulburua. 1. kapitulua


Bai! Biderketa ikasten hasi gara dagoeneko. Baina horretarako behar-beharrezko da taulak ikastea.

Joku honen bitartez ikasiko dituzue. Baina trukotxo bat emango dizuet joku honetako pantailak pasatzeko. 


Gogoratu: 2 x 3  = 2 + 2 +2 

Olentzeroren abestiak

Aste honetan Olentzeroren abesti desberdinak entzun eta abestu ditugu. Esan didazue asko gustatu zaizuela, horrexegatik hemen dauzkazue Gabonetan abesteko.

Nire etxetik entzun nahi dizuet!!!



2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Gure Mikel artista

Txikitatik gustatu zait margolanak eta eskulanak. Nire gurasoekin joaten naiz  museotara arte ikusteko. Niri gehien gustatzen zaizkidan leku batzuk hauek dira: Chillida leku Hernanian, Tápies  eta Joan Miró Fundazioak, Bartzelonan.
Nik haiek bezala margoztu nahi dut eta horretarako asteartetan bi ordu tailer batera joaten naiz. Teknika batzuk ikasten ari naiz, adibidez, akuarela, argizari, pastel margoa eta txinatar tinta.

Mikel Barrón




Espe eta afrikar ipuinak

Asteazken goizean Espe bi ipuin kontatu zizkigun. Ipuinak deitzen dira: "El cazador y el ciego" y "El brujo".
Ipuinak oso barregarriak ziren eta momentu batean susto bat eman zigun. Oso ondo pasatu genuen eta txalo asko eman genituen.

Eskerrik asko Espe!









2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Iñigo R eta jirafak


Guillermo eta kirikinoak


Kirikinoak oso txikiak dira. Beren gorputza ilez eta arantzez estalita dute. Arantzak beste animaliak ez jateko erabiltzen dute.

Belarra eta intsektuak jaten dituzte,eta horregatik orojaleak dira. Basoetan eta batzuk etxeetan bizi dira.Oso azkarrak dira.

Bibiparoak eta ugaztunak dira. 

2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Kanpainako aurkezpena

Astelehenean tutoritzan bideo bat ikusi genuen gabonetako kanpainari buruz. Bideoan gu bezalako umeak agertzen ziren eta ume pobreen ahotsak agertzen ziren.  Adibidez, Boliviako neska batek hitz egiten zuen internadoan zer egiten zuen kontatzen. Mutil bat, Indiakoa zen eta ere pobrea zen. Andereñoak esan digu gabonetako kanpainako beste bideo batzuk ikusiko ditugula. 

Ander E., Naia, Jon eta Endika



2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Alba Lezaman

Lezamako eguna

Ni pasa den igandean nire izeko eta osabaren baserrira joan nintzen. Han, behiak, untxiak, ehizarako txakurrak, lau idi eta olioak (bi arraitz jarri zituztenak) ikusi nituen. Gero traktore batean ibili nintzen eta oso dibertigarria izan zen. Nire nebak Pablo eta Diego ere egon ziren.
Niri untxiak asko gustatzen zaizkit, baina lo egiten zeuden. Beste egun batean, berriro joan nahi dut baserrira. 

Alba