2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Sofía Campanitas jotzen

Orain dela aste batzuk, Sofiak klasera tronpeta ekarri zuen eta kontzertu bat eman zigun. Abestien artean, Campanitas ere bazegoen. Hemen ere badaukazue gabon kanta hau. Eskerrik asko Sofía!!!



2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

4.A koak Atambuara bidaiatzen

Azken asteetan zehar Itakako itsasontziko tripulazio bihurtu gara. Bilbotik Atambuara abiatzen gara.

Gure bidaian pertsona batzuek ladundu digute: Look, Sukal, Marine, Jiwa, Bla eta garrantzitsuena, gure kapitaina, Kalasanz. 

Eta ez goaz bakarrik, gure itsasontzia diruz, janariz eta ilusioz beteta dago. Gurekin etortzeko prest zaudete?







2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

San José ginkana

San José astea hasteko DBHko 3. mailakoek ginkana bat prestatu ziguten Joseri bizitzari buruz gehiago ikasteko. Antzerkiak, jolasak eta hausnarketa egiten ibili ginen. Primeran pasatu genuen! Zelako astearen hasiera!

2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Calasanz astea eskola osan zehar.

Joan den astean "Calasanz astea" ospatu dugu. Badakigu bai txikiek bai handiek ekintza desberdinak egin dituztela, baina guk geure tailerrak eta jokoak egiten ez dugu ezagutzeko aukerarik izan. Bideo honen bidez jakin dezakegu. Gozatu!



2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

DOMUND 2015: Tiritas

Klaseko batzuk eskatu zenidaten Domund-eko bideoa blogean jartzeko. Nahiz eta berandu, hemen daukazue, klasean egindako mapamundien argazkiekin.  Zuek munduko leku pobreenak tiritak jarri zenituzten, zer egin dezakegu guk laguntzeko?



 



 

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Landareen nutrizioa eta ugalketa

Natur zientzetan landareen ugalketa eta nutrizioa libururarekin landu ondoren, taldeka horma-irudi batzuk prestatu genituen hobeto ulertzeko. 

Gero, ugalketa eta nutrizioaren azalpena bigarren mailako ikasleei irakatsi genien. Hemen dago Ainhoak grabatutako azalpenak. Ondo egin dugu, ezta?

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Natur Zientzetako esperimentua

Natur Zientzetan apioarekin esperimentu bat egin dugu klasean. Bi edalontzietan Iñigo Ajuriak ekarritako tinta gorria eta urdina bi edalontzietan jarri dugu, eta gero ura bota dugu. Gero, apioa bi zatitan moztu dugu eta zati bakoitza edalontzi batean sartu dugu.

Lau egun utzi dugu eta apioa gorria eta urdina jarri da. Tinta, apioaren hodi zurkaretatik igo da, horrexegatik gertatu da. Oso ondo pasatu dugu.

Ana, Jon eta Peio D.

Fifa 16

Peiok eta Diegok egindako lana. Zein taldekoak zarete zuek? Futbola gustatzen zaizue?

2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Eguraldia

Gizarten eguraldia eman dugu eta Íñigo Roblesek power point bat prestatu du. Primeran dago! Zorionak Íñigo

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Animalia ornodunak

Orain animalia ornodunei buruzko bideo bat. 
Mamíferos: ugaztunak
Reptiles: narrastiak
Aletas: hegatsak
Alas: hegalak

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Bakea

Danielak, Anak, Haizeak, Erikak eta Maitek bakeari buruzko egindako power point bat.

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Gure klaseko margolaria

Badakizue zein ondo margozten duen gure Mikelek, ezta? Hemen berak egindako marrazki batzuk ikus ditzakezue. Disfrutatu! Zein da gehien gustatu zaizuen margolana?

 




 
 

 





Animalia ornogabeak

Erderaz baina ondo azalduta. Klasean animalia ornogabeak ikusi ditugu eta hemen birpasatzeko bideo bat uzten dizuet.
Nabaritu duzue desberdintasunen bat ikasitakoarekin?

Esponjas = Belakiak
Medusas = Marmokak
Tentáculos = Garroak

2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Museo de reproducciones

Orain dela bi aste Bilboko Berregin Museora joan ginen Olinpoko jainkoak eta planetak ikustera. Batzuk dira: Zeus, Afrodita... Eskultura asko ikusi genituen eta ikusi genuen planeta bakoitza Jainko batekin erlazionatzen dela:

  • Artizarra: Afrodita
  • Ilargia: Artemis
  • Eguzkia: Apolo
  • Jupiter: Zeus
  • Merkurio: Hermes
  • Lurra: Gea
  • ...
Poseidon adibidez, itsasoaren jainkoa da, Afrodita maitasunaren jainkosa, Artemis ehiztarien jainkosa, Apolo musikaren eta argiaren jainkoa.

Monitoreak oso ondo azaldu zuen eta super ondo pasatu genuen. Espero dugu berriro joatea.

Iñaki, Ana, Endika eta Diego


Eguraldiko web orriak

Gizarten ikusi ditugu web orriak

http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/es/meteorologia/home.apl?e=5


http://www.aemet.es/es/portada


2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Mundu berriko sinfonia

Dvorak-ek konposatutako obraren zatitxo bat hemen daukazue. Entzun lasai etxean, polita da ezta?


2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Daniela gure biolontxelojolea

Kaixo. Pasa den hilabetean biolontxeloa klasean jo nuen. Bi abesti jo nituen. Bat "Caza en la oscuridad" deitzen zen eta bestearen izena ez dut gogoratzen. Agur! 
Daniela

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

ABBA power pointa 4A

Musikan ABBA taldea azken asteetan ikusi dugu. Super Trouper dantza aurkeztu zenuten argazkiak aurkituko dituzue. 

Lucíak taldeari buruzko power point bat egin du. Primeran dago neska!
 
 

 





2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

Mundua Mireia eta Martaren partez

Hemen uzten dizuet Martak eta Mireiak egindako power point bat.

 

Lurraren bost erreinuak

2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Sofia eta planetak

Sofiak egindako power pointa. Irakurtzera animatu!

 

Marta eta oporrak

Kaixo lagunak.

Ni oporretan itsasontzi batean bidaia bat egin nuen, kruzeroa oso polita zen eta MSC Magnifica deitzen zen. Hor lo egiten genuen eta gela bat oso polia zen, Athletikoa. 

Oso leku politak ikusi genuen: Venezia, Grezia, Katakolon, Turkia... Oso ondo pasatu genuen.

Sukarrietan ere egon nintzen hondartzan. Playback bat egin genuen eta hirugarrenak geratu giene.

Oso ondo pasatu dut udan.

Marta

 
 

 




2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mirariren eskutik


Orrialde interesgarri hau aurkitu dut,erromatar zenbakiekin praktikatzeko. (Mirari)


Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mariaren partez!

Kaixo, Maria naiz,​ interneten nengoen jolasak eta ikusi nuen jolas hau. Gero jolastu nuen eta gustatu zitzaidanez Anari bidali nion blogean jartzeko.
(María)

Baserriko idazlanak

Irailaren 28an Lekun- etxean egon ginen deskribapenak egin geniteun klasean. Taldeka egin genuen eta oso ondo pasatu genuen. Guztira hamar talde izan ziren. Gero, informatika gelan ordenagailura pasatu genuen eta argazki bat bilatu genuen idazlanean ipintzeko. Batzuek ez zuten amaitu, baina Ainhoak utzi zuen beste egun bat amaitzeko, eta pertsona horiek azkenenan amaitu zuten. Oso dibertigarria izan zen.

2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Gure planeta Pabloren partez

Asteburu honetan, Pablok gure planetari buruzko power point bat prestatu du. Gizarten ikasitakoa oso ondo azaldu duzu Pablo, zorionak!

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Malala

Asteburuko etxerako lanak Malalari buruzko informazioa bilatzea izan dira. Anderrek, neskari buruzko power point bat egin du. Eskerrik asko Ander!



 

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Sofía eta power pointak

Kaixo. Ni Sofía naiz eta bi power point erakutsiko dizuet. Oso dibertigarriak dira. Espero dut zuen gustokoa izatea. Gustazten bazaizue, boto bat eman mesedez.


Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutrizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere gauza gehiago ikasteko.

.

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Daniel Madrilen

Kaixo Daniel naiz eta kontatuko dut nire oporrak Madrilen.

Lehenengo egunean Madrilera joan ginen eta han Bernabeura joan ginen jatera. Gero nire aita eta nik bisita egin genuen barrutik eta pasatu genuen arratsaldea. Azkenean Burger King batera bazkaltzera joan ginen. Eta gero ohera.

Hurrengo egunean Warnera joan ginen eta atrakzio asko zeuden eta gainera pertsonaia asko zeuden: Scooby Doo, Boogs Buny... Atrakzio askotan egon nintzen eta bazkaldu genuen. Gainera ere uretazkoak, baztuk azkarrak, beste batzuk kaskadak... Beste egunean ere bai joan ginen Warnera eta amaitu genuen beste partea eta eguzki zegoen eta bainujantziak geneukan eta uretara joan ginen, ze ondo geratzen zara urarekin. Hor itsasontzi batera joan ginen eta asko mugitzen zen eta azkarra joaten zen.Gero oestera pasatu genuen eta zegoen Bat Man. Eta joaten zen auto batean eta oso handia zen.

Beste egunean Warner Beachera joan ginen. Hor dena zegoen urezkoa, tobogaiak, txorroak, hondartza gezurrezkoa, ibilbide bat, olazko hondartza...

Beste egunean joan ginen zoora eta zeuden: hartz pandak, lehoi urezkoa... Zegoen animalia gehiago, baina onena zen errinozeontea. Oso handia zen eta beste bat zeukan aplanatuta adarra.

Oso ondo pasatu genuen Warnenen, zooan ,Bernabeun eta Madrilen.

 

 
 
                                                                                                   


2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Naturaren bost erreinuak

Naturaren zientzietan izaki bizidunek, izaki bizigabeek ez bezala, bizi funtzioak betetzen dituztela ikusi dugu. 

Izaki bizidunak bost erreinutan sailkatzen dira: animalien erreinua, landareen erreinua, onddoen erreinua, algen erreinua eta bakterioen erreinua.

Gorputzarekin, bizidunen erreinuak egin ditugu. Hementxe dauzkazue argazkiak. Ea asmatzen duzuen zeintzuk diren...








2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

Lekun- Etxea 4.A

Kaixo neska- mutilak. Hemen dauzkazue baserriko argazkiak. Egia da oso politak direla, disfrutatu familiarekin!!! 

 Ainhoa









Power point reunión familias

Lo prometido es deuda. Aquí está el power point de la reunión.


2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Ongi etorri eskolara

Kaixo lagunok!

Orain dela bi aste etorri gara berrriro ikastetxera, eta gogoz etorri gara. Badakigu oso ondo pasatuko dugula, ikastera eta lagunekin jolastera etorri gara.

Ikasgai berriak ditugu: gizarte eta natur zientziak, eta andereño berri bat: Itziar. Gainera hiruhilabete honetan Ainhoari laguntzen Ixone egongo da.

Eskola oso dibertigarria da, klasean ez daude ume berriak lagun gehiago egiteko baina pozik gaude. Urte super ona izango da.

Unai, Haizea eta Lucía



2015(e)ko uztailaren 9(a), osteguna

Denetariko

Ariketa hauek, agian, errezegiak dira baina okertu gabe egiteko gai izango zara?

Ea egia den!

Burmuina pizteko puzleak

Oporretan gaude eta batzutzan aspertzen zarete, ez da? 

Burmuina martxan izateko puzleak egitea ezin hobea da. 

Hemen puzle asko dituzue ondo pasatzeko!