Ingurun, azken egunean uraren zikloko maketa bat egin dugu. Etxetik ekarri ditugu material desberdinak eta taldeka arratsalde batean egin dugu. Oso esperientzia dibertigarria eta interesgarria izan da. Hemen dauzkazue argazki batzuk.
Euriaren soinua lortu dugu musika klasean. Horretarako hurrengo urratsak jarraitu ditugu: 1. Lehenik eta behin, eskuak igurtu behar dira. 2. Ondoren, kriskitin egin behar dira eskuekin. 3, Ostean, ahoarekin soinu tantak egin behar dira. 4. Hori egin eta gero, hanketan txaloak emna behar dira. 5. Horren atzetik, salto handi bat egin behar da. 6. Azkenik, berriro egin behar da baina urratsak aldrebez egiten. Gustatu zaizue? Maite, Andrea eta Mireia
Ingurun esperimentu bat egin genuen pasa den astean eta oso dibertigarria izan zen.
Bi edalontzi geneuzkan: bat ur hotzarekin eta beste bat ur beroarekin. Bi izotz geneuzkan eta kronometratu behar genuen. Bi izotzak batera bota behar genuen edalontzietan. Bero zegoen uran, lehenengoz urtzen zen. Eta ur hotzarekin zegoen izotza, azkena izan zen.
Esperimentua bi aldiz egin genuen eta oso ondo pasatu genuen.
Paularen osaba eta izeko bere lana azaltzera etorri dira ikastetxera. Asko gustatu zaigu eta oso dibertigarria izan da. Haiek Médicos sin Fronteras-en lan egiten dute.
Bere lana probeei laguntzea da. Hemendik, ospitaletara eramaten dituzte medizinak. Eta kontatu digute leku batzuetan ur gutxi dagoela ospitalean.
Ia- ia beti daude kanpoan, eta urtebetzea ere kanpoan ospatzen dute. Batzuetan, jolasten dute.
Titanan (saturnoren satelitean) ibaiak eta aintzirak daude Eta ere euria egiten du¡¡¡
Gizakiok bi satelite bidali ditugu ezpaziora. Satelite horiek Titanera bidali ditugu. Titanan ibaiak ikusi dituzte eta aintzirak ere. Euria ere badago. Baina ez da ura normala, ura beltza da. Ur beltz hori metano deitzen da.
Nork esan du buruketak zailak direla? Hori ez egia. "Problemazo" hauek ez dira zailak baina badute trukotxo bat. Zein den jakin nahiko zenuke ez da? Beno, esango dizuet: galdera eta erantzunak ondo irakurtzea, besterik ez da. Buruketa egin ostean sakatu beheko "stick" eta ondo ala txarto egin duzuen jakingo duzue.
Musikan Mozart musikagilea ikusi dugu. Mozart oso musikari ona izan zen. Egun batean bere aita eta bere arrebarekin kontzertu batera joan zen. Gero etxera bueltatu zen eta kontzertu osoa jo zuen. Ume prodigioa zen. Txikitatik kontzertuak eman zituen. Mozart Vienan bizi izan zen eta partitura asko asmatu zituen. Lucía, Alba eta Mikel
Orain dela bi aste mozorratu ginen. Batzuk indioz, beste batzuk ninjaz... eta beste batzuk ez ziren mozorratu. Gero, Heziketa Fisikoan Big Hero 5 ikusi genuen eta amaitu ondoren, gimnasiora mozorroekin jolastera joan ginen. Lengoaian pelikula bat ikusi genuen eta Erlijion andereñoak argazkiak atera zizkigun.