2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Ander Berlinen

Ni Berlinera joan naiz nire familiarekin, nire lehenengo jaunartzearen eta nire aitaren urtebetetzeko festa ospatzera.

Argazki 1: Nire arreba Paula eta ni Brandemburgoko atean.

Lehenengo egunean Berlinengo telebistaren dorrea ikusi genuen Alexanderplatz-en dagoena. Ondoren, itsasontzi bat hartu genuen eta ia Berlin guztia ikusi genuen ibaitik.

Gero Checkpoint Charlie duen izeneko leku bat bisitatu genuen. (argazki 2)


Munduko 2. guda amaitu eta gero, aliatuek lau zatitan banatu zuten Alemania guztia: Sobietikoa, Estatubatuetakoa, Britanikoa eta Frantsesa eta 81 kontroleko puntuak sortu zituzten. Zati Sobietiko ekonomia aliatu bestekoena baino txarragoa zen, gero eta gehiago. Gainera zati Estatubatuetakoa, Britanikoa eta Frantsesaren artean harremanak onak ziren baina hirurek zati Sobietikoarekin harremanak txarrak zituzten.

Zati Sobietikoa oso txarto zegoenez, jendeak beste lekura joaten zen eta gainera jende inportante asko ihes egin zuten hortik.

Urte batzuk pasa eta gero, ia 3.000.000 pertsona ihes egin zuten hortik eta zati Sobietikoa haserretu egin zen. Horregatik, 1961eko abuztuaren 13an, gauez, 155 kilometroko alanbre-hesi bat eraiki zuten. 69 kontroleko puntu apurtu zituzten, 12 kontroleko puntu bakarrik uzten.

Hurrengo egunean, harresi handi bat ipini zuten eta ezin zen beste aldera pasatu. Harresiaren artean zeuden etxeak bota zituzten. Berlingo harresiak familiak separatu zituen. Pertsona asko ezkutatzen ziren leku guztietan harresia zeharkatzeko: kotxeetako maletategietan, kamioietako gurpiletan, maletetan...

Argazki 3: Paula eta ni Berlinengo harresiaren ondoan (I)

Berlinengo harresiak hiriko bi zatiak hogeita zortzi urtez separatu zituen. Harresia 1989ko azaroaren 9an erori zen.

Argazki 4: Harresiaren ondoan (II)

Beste egun batean zoora joan ginen eta besteak beste, hartz polar bat ikusi genuen. Azken-aurreko egunean LEGOLANDERA joan ginen. Han LEGOKO piezak egiten ikasi genuen.

Argazki 5: Legoland Discovery Centre-ren sarreran (Postdamer Platz-en)

Argazki 6: Nire lagun agurgarriekin, C3PO eta R2-D2

Argazki 7: Berlinengo zooren hartz polarraren bat

Ander Etxebarria.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.