2015(e)ko urria 28, asteazkena

ABBA power pointa 4A

Musikan ABBA taldea azken asteetan ikusi dugu. Super Trouper dantza aurkeztu zenuten argazkiak aurkituko dituzue. 

Lucíak taldeari buruzko power point bat egin du. Primeran dago neska!
 
 

 





2015(e)ko urria 27, asteartea

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

Mundua Mireia eta Martaren partez

Hemen uzten dizuet Martak eta Mireiak egindako power point bat.

 

Lurraren bost erreinuak

2015(e)ko urria 26, astelehena

Sofia eta planetak

Sofiak egindako power pointa. Irakurtzera animatu!

 

Marta eta oporrak

Kaixo lagunak.

Ni oporretan itsasontzi batean bidaia bat egin nuen, kruzeroa oso polita zen eta MSC Magnifica deitzen zen. Hor lo egiten genuen eta gela bat oso polia zen, Athletikoa. 

Oso leku politak ikusi genuen: Venezia, Grezia, Katakolon, Turkia... Oso ondo pasatu genuen.

Sukarrietan ere egon nintzen hondartzan. Playback bat egin genuen eta hirugarrenak geratu giene.

Oso ondo pasatu dut udan.

Marta

 
 

 




2015(e)ko urria 21, asteazkena

Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mirariren eskutik


Orrialde interesgarri hau aurkitu dut,erromatar zenbakiekin praktikatzeko. (Mirari)


Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mariaren partez!

Kaixo, Maria naiz,​ interneten nengoen jolasak eta ikusi nuen jolas hau. Gero jolastu nuen eta gustatu zitzaidanez Anari bidali nion blogean jartzeko.
(María)

Baserriko idazlanak

Irailaren 28an Lekun- etxean egon ginen deskribapenak egin geniteun klasean. Taldeka egin genuen eta oso ondo pasatu genuen. Guztira hamar talde izan ziren. Gero, informatika gelan ordenagailura pasatu genuen eta argazki bat bilatu genuen idazlanean ipintzeko. Batzuek ez zuten amaitu, baina Ainhoak utzi zuen beste egun bat amaitzeko, eta pertsona horiek azkenenan amaitu zuten. Oso dibertigarria izan zen.

2015(e)ko urria 20, asteartea

Gure planeta Pabloren partez

Asteburu honetan, Pablok gure planetari buruzko power point bat prestatu du. Gizarten ikasitakoa oso ondo azaldu duzu Pablo, zorionak!

2015(e)ko urria 19, astelehena

Malala

Asteburuko etxerako lanak Malalari buruzko informazioa bilatzea izan dira. Anderrek, neskari buruzko power point bat egin du. Eskerrik asko Ander!



 

2015(e)ko urria 15, osteguna

Sofía eta power pointak

Kaixo. Ni Sofía naiz eta bi power point erakutsiko dizuet. Oso dibertigarriak dira. Espero dut zuen gustokoa izatea. Gustazten bazaizue, boto bat eman mesedez.


Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutrizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere gauza gehiago ikasteko.

.

2015(e)ko urria 14, asteazkena

Daniel Madrilen

Kaixo Daniel naiz eta kontatuko dut nire oporrak Madrilen.

Lehenengo egunean Madrilera joan ginen eta han Bernabeura joan ginen jatera. Gero nire aita eta nik bisita egin genuen barrutik eta pasatu genuen arratsaldea. Azkenean Burger King batera bazkaltzera joan ginen. Eta gero ohera.

Hurrengo egunean Warnera joan ginen eta atrakzio asko zeuden eta gainera pertsonaia asko zeuden: Scooby Doo, Boogs Buny... Atrakzio askotan egon nintzen eta bazkaldu genuen. Gainera ere uretazkoak, baztuk azkarrak, beste batzuk kaskadak... Beste egunean ere bai joan ginen Warnera eta amaitu genuen beste partea eta eguzki zegoen eta bainujantziak geneukan eta uretara joan ginen, ze ondo geratzen zara urarekin. Hor itsasontzi batera joan ginen eta asko mugitzen zen eta azkarra joaten zen.Gero oestera pasatu genuen eta zegoen Bat Man. Eta joaten zen auto batean eta oso handia zen.

Beste egunean Warner Beachera joan ginen. Hor dena zegoen urezkoa, tobogaiak, txorroak, hondartza gezurrezkoa, ibilbide bat, olazko hondartza...

Beste egunean joan ginen zoora eta zeuden: hartz pandak, lehoi urezkoa... Zegoen animalia gehiago, baina onena zen errinozeontea. Oso handia zen eta beste bat zeukan aplanatuta adarra.

Oso ondo pasatu genuen Warnenen, zooan ,Bernabeun eta Madrilen.

 

 
 
                                                                                                   


2015(e)ko urria 13, asteartea

Naturaren bost erreinuak

Naturaren zientzietan izaki bizidunek, izaki bizigabeek ez bezala, bizi funtzioak betetzen dituztela ikusi dugu. 

Izaki bizidunak bost erreinutan sailkatzen dira: animalien erreinua, landareen erreinua, onddoen erreinua, algen erreinua eta bakterioen erreinua.

Gorputzarekin, bizidunen erreinuak egin ditugu. Hementxe dauzkazue argazkiak. Ea asmatzen duzuen zeintzuk diren...








2015(e)ko urria 2, ostirala

Lekun- Etxea 4.A

Kaixo neska- mutilak. Hemen dauzkazue baserriko argazkiak. Egia da oso politak direla, disfrutatu familiarekin!!! 

 Ainhoa









Power point reunión familias

Lo prometido es deuda. Aquí está el power point de la reunión.