2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Calasanz astea eskola osan zehar.

Joan den astean "Calasanz astea" ospatu dugu. Badakigu bai txikiek bai handiek ekintza desberdinak egin dituztela, baina guk geure tailerrak eta jokoak egiten ez dugu ezagutzeko aukerarik izan. Bideo honen bidez jakin dezakegu. Gozatu!



2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

DOMUND 2015: Tiritas

Klaseko batzuk eskatu zenidaten Domund-eko bideoa blogean jartzeko. Nahiz eta berandu, hemen daukazue, klasean egindako mapamundien argazkiekin.  Zuek munduko leku pobreenak tiritak jarri zenituzten, zer egin dezakegu guk laguntzeko?



 



 

2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Landareen nutrizioa eta ugalketa

Natur zientzetan landareen ugalketa eta nutrizioa libururarekin landu ondoren, taldeka horma-irudi batzuk prestatu genituen hobeto ulertzeko. 

Gero, ugalketa eta nutrizioaren azalpena bigarren mailako ikasleei irakatsi genien. Hemen dago Ainhoak grabatutako azalpenak. Ondo egin dugu, ezta?

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Natur Zientzetako esperimentua

Natur Zientzetan apioarekin esperimentu bat egin dugu klasean. Bi edalontzietan Iñigo Ajuriak ekarritako tinta gorria eta urdina bi edalontzietan jarri dugu, eta gero ura bota dugu. Gero, apioa bi zatitan moztu dugu eta zati bakoitza edalontzi batean sartu dugu.

Lau egun utzi dugu eta apioa gorria eta urdina jarri da. Tinta, apioaren hodi zurkaretatik igo da, horrexegatik gertatu da. Oso ondo pasatu dugu.

Ana, Jon eta Peio D.

Fifa 16

Peiok eta Diegok egindako lana. Zein taldekoak zarete zuek? Futbola gustatzen zaizue?

2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Eguraldia

Gizarten eguraldia eman dugu eta Íñigo Roblesek power point bat prestatu du. Primeran dago! Zorionak Íñigo

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Animalia ornodunak

Orain animalia ornodunei buruzko bideo bat. 
Mamíferos: ugaztunak
Reptiles: narrastiak
Aletas: hegatsak
Alas: hegalak

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Bakea

Danielak, Anak, Haizeak, Erikak eta Maitek bakeari buruzko egindako power point bat.

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Gure klaseko margolaria

Badakizue zein ondo margozten duen gure Mikelek, ezta? Hemen berak egindako marrazki batzuk ikus ditzakezue. Disfrutatu! Zein da gehien gustatu zaizuen margolana?

 




 
 

 





Animalia ornogabeak

Erderaz baina ondo azalduta. Klasean animalia ornogabeak ikusi ditugu eta hemen birpasatzeko bideo bat uzten dizuet.
Nabaritu duzue desberdintasunen bat ikasitakoarekin?

Esponjas = Belakiak
Medusas = Marmokak
Tentáculos = Garroak

2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Museo de reproducciones

Orain dela bi aste Bilboko Berregin Museora joan ginen Olinpoko jainkoak eta planetak ikustera. Batzuk dira: Zeus, Afrodita... Eskultura asko ikusi genituen eta ikusi genuen planeta bakoitza Jainko batekin erlazionatzen dela:

  • Artizarra: Afrodita
  • Ilargia: Artemis
  • Eguzkia: Apolo
  • Jupiter: Zeus
  • Merkurio: Hermes
  • Lurra: Gea
  • ...
Poseidon adibidez, itsasoaren jainkoa da, Afrodita maitasunaren jainkosa, Artemis ehiztarien jainkosa, Apolo musikaren eta argiaren jainkoa.

Monitoreak oso ondo azaldu zuen eta super ondo pasatu genuen. Espero dugu berriro joatea.

Iñaki, Ana, Endika eta Diego


Eguraldiko web orriak

Gizarten ikusi ditugu web orriak

http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/es/meteorologia/home.apl?e=5


http://www.aemet.es/es/portada


2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Mundu berriko sinfonia

Dvorak-ek konposatutako obraren zatitxo bat hemen daukazue. Entzun lasai etxean, polita da ezta?


2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Daniela gure biolontxelojolea

Kaixo. Pasa den hilabetean biolontxeloa klasean jo nuen. Bi abesti jo nituen. Bat "Caza en la oscuridad" deitzen zen eta bestearen izena ez dut gogoratzen. Agur! 
Daniela