2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Puxikada 2016

Kaixo lagunak eta familiak:

Bihar Itaka Eskolapios-eko puxikada izango da. Eskolapios ikastetxetik Arriaga antzokira joango gara puxikez beteta. Goizeko hamabietan izango da.

Puxikekin joango gara Bakearen astea ospatzeko, bakea munduan nahi dugulako. Gaur egun leku askotan gudak daude eta guk sorte asko daukagu guda ez daukagulako. Aurten eskatzen dugu bakea errefuxiatuentzat. Horrexegatik jendeari esan nahi diogu: BAKEA ONA DA ETA BAKEA NAHI DUGU.

Gonbidatzen zaituztegu, etorri mesedez!!!

4.Ako ikasleak


2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

Radetzky Martxa

Musikan landuko dugun obra hemen dago. Zuen gustokoa da? Zein musika- tresnak ikusi eta entzun dituzue? Zertarako beharrezkoa da orkestra batean zuzendari bat? Entzun etxean!


Nerbio sistema

Etxean ikusteko bideo bat uzten dizuet. Bigarren atala nahiko zaila da, zuek neuronak arte ikus dezakezue. Norbaitek gehiago ikusi nahi badu, ikus dezala.

2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

Uso bat paperaz egiteko

Bakearen astean gaudenez, nahi baduzue paperezko uso bat egin dezakezue etxean. Anima zaitezte!


2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

Ekosistemako maketak

Natur Zientzetako klasean ekosistema hauek egin ditugu maketa baten bidez: itsasoko, basoko, ibaiko, basamortuko eta oihaneko ekosistemak. Oso dibertigarria izan da ikasi dugulako taldeka lan egiten. Oso lan polita izan da, eta egin ondoren klasean ekosistemako izaki bizidunak azaldu egin ditugu.


2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

Zentzumenak

Natur- Zientzetan "Harremana eta Osasuna"rekin hasi gara.

Harreman- funtzioa egiteko zentzumenak behar ditugu. Gaur, ikusmena ikusi dugu, baina datorren astean beste entzumenak ikusiko ditugu. Etxean ikusteko bideo batzuk dauzkazue. 






2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

Uraren zikloa

Gogoratzen duzue pasa den urteko bideoa? Berriro ikus dezakezue errefreskatzeko.

2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

Animalien ezaugarriak (Lucía)

Lucíak abenduan animaliei buruzko lan hau prestatu zuen, baina arazoak izan genituen blogean jartzeko. Lortu dugu! 
Eskerrik asko zeuri ere Lucía!

The Beatles (Íñigo)

Íñigok The Beatles-i buruzko power point bat prestatu du. Eskerrik asko Íñigo!

 

2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Niños de Paz - Pablo Bensaya

Hemen daukazue musikan egingo dugun abestia eta partitura. Anima zaitezte jotzera!